2013(e)ko uztailaren 1(a), astelehena

SARRERAK

Urnietako Saroben eta Lekaion eta Andoaingo Ernaitza eta Stop liburu-dendetan erosi ahal izango dira Martxoaren 16an eta 17an eskainiko da Urnietako Saroben 1936 ikusizkuna, arratsaldeko 17:00etan, eta astebete geroago, hilaren 23an, Andoaingo Basteron ere antzeztuko da, 17:00etan eta 20:00etan. Emanaldi horietarako sarrerak otsailaren 27an jarriko dira salgai. Urnietako Saroben eta Lekaion Urnietako zein Andoaingo saioetarako sarrerak erosi ahal izango dira, eta Andoaingo Ernaitza eta Stop liburu-dendetan Andoaingo emanaldietarako sarrerak soilik salduko dira. Pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera erosi ahal izango ditu. Aldez aurretik erosiz gero 4 euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan, 5 euro. Emanaldien egunetan ordubete lehenago jarriko dira sarrerak salgai, geratzen badira, noski. AIURRI

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina