2013(e)ko uztailaren 1(a), astelehena

1936

1936 antzezlanak Gerra Zibilean indarkeria jasan zuten urnietar guztien (fusilatutakoen, frontean hildakoen, desagertutakoen…) aintzatespen publikoa egitea du helburu, giza eskubideen urraketen biktima izan ziren herritarrak inguratzen dituen isiltasuna buka dadin. Marizulo taldeak Gerra Zibilean izandako bidegabekerien sorburuei buruzko hausnarketa egin nahi du gaurko urnietarrekin batera eta, horretarako, gertakariak ahalik eta modu ulergarrienean azaltzen saiatzen den ikuskizuna oholtzaratu du. Ahanztura, min iturburu izateaz gainera, askatasuna urratzen duen zauria da; eta ezin daiteke zauririk senda arantza barruan den artean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina